Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. Chufíngo kobazuloa

Chufíngo kobazuloa

Chufíngo kobazuloa

Ondasunaren identifikazioa

Subir

Kantabriako arkeologia-inbentarioa. Erreferentzia zk. 063.028

Riclones, Rionansa, Kantabria

Sarbidea maila goreneko komunikazio-bide hurbilenetik

Kantauriko autobiatik (A8/E-70), Muñorroderoko saihesbidean CA-181 errepidea hartzen da Puentenansarantz eta Celis herrira iritsi baino lehen saihesbidea hartu Riclones herrira. Kobazuloaren gidariakekin batera, barrunbera iristen da, bai txalupan, Palomberako urtegia zeharkatuz, bai Lamason ibaiaren eskuinaldea inguratzen duen bidezidor batetik.

Koordenatu geografikoak, minutuak eta segundoak adierazita

UTM 30T 381650E / 4794540N – Z: 110

Deskribapena

Subir

Deskribapen topografikoa

Leizea Lamason eta Nansa ibaien elkargunean dago. Lamason ibaiaren ezkerraldearen gaineko harkaitz batean zabaltzen da. Sarreran harpe handi bat du, eta bertatik, pasabide estu batetik, sabai baxuko galeria estu batera iristen da. Galeria horren zoruak behera egiten du, neurri oneko gela bat eratu arte. Kobaren zatirik sakonenean, zeina sarrerakoa baino beheragoko kota batean dagoen, laku iraunkor bat dago, sistema karstikoaren beheko hodien uholdeak eragindakoa, Lamason ibaiaren ibilbidean Palomberako urtegia eraikitzearen ondorioz.

Aurkikuntzaren data

Kobaren barruko labar-adierazpenak 1972 aurkitu zituen M. de Cos Borbollak.

Ikerketa arkeologikoa

Labar pinturen aurkikuntzaren berri M. Almagro Baschi eman zitzaion, garai hartan Museo Arkeologiko Nazionaleko zuzendaria zena, eta berehala hartu zuen bere gain haien azterketa. Bere ikerketan zehar adierazpenen corpusa zabaldu zuen, grabatuak zituen kanpoko panel bat gehituz. Almagroren ondorengo argitalpena (1973) barrunbearen labar-artearen osotasunari buruzko lan bakarra da. 1974an V. Cabrera Valdések eta F. Bernardo de Quirósek sarrerako aztarnategi arkeologikoaren indusketari ekin zioten. Kobazuloaren atariko bi gunetan lan egin zen: grabatuen panel handiaren azpian eta harpearen eskuinaldean. Hemen, tamaina handiko bizitoki egitura bat induskatu zen, Solutre aldiko ohiko industria litikoak eman zituena, testuinguru honetan lortutako erradiokarbono datazioarekin koherenteak: 17420 ± 2000 B.P.

Chufíngo kobazuloa Pulse para ampliar
Chufíngo kobazuloa Pulse para ampliar

Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak

Haitzuloak bi edo, beharbada, hiru labar-multzo ditu, ondo bereiziak, bai kokapen topografikoagatik, bai erabilitako teknikengatik eta kronologiagatik.

Atarian grabatu sakonen panel handi bat dago, 14 orein emeren, bisonte baten eta beste bobido batzuen irudiarekin, baita marra lineal ez-figuratibo batzuk ere, euren ezaugarri estilistikoengatik, labar-artearen garapeneko fase arkaikoei atxiki ahal zaizkienak, Gravette aldian edo Solutre aldiaren hasieran koka daitezkeenak.

Haitzuloaren barruan, kolore gorriko pinturak eta askotariko gaiak dituzten grabatuak daude (bisonteak, bobidoak, zaldiak, antropomorfoa; puntuazioak, digitazioak, makilatxoak ilaretan edo antolaketa-eskema konplexuagoak). Seguruaski, Kantauriar erlaitzeko barne-multzo figuratibo zaharrenetako bat da.

Bibliografia

Subir

ALMAGRO BASCH, M. 1973. Las pinturas y grabados rupestres de la cueva de Chufín, Riclones (Santander). Trabajos de Prehistoria 30: 9-67.

ALMAGRO BASCH, M., CABRERA VALDÉS, V., BERNALDO DE QUIRÓS, F. 1977. Nuevos hallazgos de arte rupestre en cueva Chufín, Riclones (Santander). Trabajos de Prehistoria 34: 9-29.

ONTAÑÓN PEREDO, R. 2018. 10 Cuevas Patrimonio Mundial en Cantabria. Santander: Consejería de Educación, Cultura y Deporte - Gobierno de Cantabria / Asociación de Amigos del MUPAC.

Subir