Ondasunaren identifikazioa
SubirSan Román, Candamo, Asturiasko Printzerria
Sarbidea
N-634 errepidetik, Grado herrian, hartu AS-237 errepidea eta AS-236 errepidearekin lotura; San Román de Candamo 4 eta 5 kilometroen artean dago, eta handik kobazulo ondoko aparkalekura doan errepide txiki bat hasten da.
Koordenatu geografikoak
UTM 29T 736950E / 4815800N Z: 200.
Deskribapena
SubirAurkikuntzaren data
Mendearen erdialdetik bertako bizilagunek ezaguna, leizearen aurkikuntza zientifikoa 1914an gertatu zen.
Ikerketa arkeologikoa
Kobazuloa 1914 eta 1917 artean E. Hernández Pachecok aztertu zuen. Ikertzaile horrek, J. Cabré eta Benítez Melladoren laguntzarekin, labar-arte irudien dokumentazio eta analisi lan bikaina egin zuen. Gerora, beste historiaurrelari batzuek kobazuloko alderdi grafikoa berrikusi dute, hala nola F. Jordák eta M. Berenguerrek XX. mendeko 50eko hamarkadan, eta A. Mourek eta J. Forteak 80ko eta 90ko hamarkadetan. 2008an hasi ziren egungo ikerketak S. Corchónek koordinatuta.
Deskribapen topografikoa
La Peña de Candamoko aztarnategi arkeologikoa Kantauriar erlaitz osoan mendebaldeen dagoen labar-arte paleolitikoko gunea da. Leizea Nalon ibaiaren eskuineko ertzean dago, malda handiko mendi-mazela baten goialdean, itsas mailatik 200 bat metrora, zenbait komunikazio-bide natural menderatzen dituen kokaleku estrategikoan.
Haitzuloa txikia da. Gela handi bat du, atari txikiarekin eta bigarren mailako galeriekin. Galeria horizontal batetik sartzen da, non bi areto irekitzen diren, “Zeinu gorrien gela” deiturikoa, eskuinean (mendebaldea), eta “Atondoa”, ezkerrean (ekialdea). Estugune baten ondoren, Gela Nagusira edo “Grabatuen gela”-ra pasatzen da. Hegoaldeko horman gelatxo altu bat dago, dekorazio oparoa duena. Kareharrizko Neoformazioen ugaritasunak eta garrantziak biziki baldintzatu du irudikapenen banaketa, zeinak dekoraziorako erabilgarri dauden hiruzpalau horma-zatietan dauden
Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak
Gela Nagusiaren mendebaldeko horman dago irudikapenen multzo nagusia. Espazio honetan gutxienez hiru irudikapen-maila gainjartzen dira. Zaharrena, siena gorriz margotutako 6 irudiei dagokie. Horien gainean, beltzez margotutako beste 11 animalia. Azkenik, 26 grabatu, nahita egindako asoziazio batzuekin: orein ar zaurituak, bisonteekin egindako eszena, aurrez aurre jarritako bobidoak, sarrio batzuk.
Interpretazioa ez da erraza, gainjartze kopurua eta gaur egungo gorabeherek eragindako higadura ikusita.
Topografikoki, multzoak honela deskriba daitezke:
Goikaldean, ezkerrean, lehen talde bat agertzen da, orein arrak, bisonteak, sarrio bat eta antropomorfo batekin. Ezkerrera begiratzen dute denek.
Sarrio-buru bat bigarren multzoranzko lotura-elementua da, eta behealdean dago, lehenengoaren eskuinerantz. Orein arrak ageri dira-horietako bat atzeko laurdenean azkonaz zaurituta-, ahuntz bat, bobidoak, zaldi buru bat eta sexu nabarmena duen beste antropomorfo bat. Bobido handi baten buruaren gainean foka bat irudikatu da. Animaliek eskuinera zein ezkerrera begiratzen dute, eta horien artean zeinu batzuk daude, horien artean sigi-saga dagoen lerro bat nabarmentzen delarik.
Multzotik kanpo, goialdean, bobido buru batek eta ahuntz batek lotura egiten dute hirugarrien multzoarekin. Hainbat bobido, orein ar handi bat eta zaldiak ageri dira, ezkerrera begira. Orein ar handi batek burua atzerantz bueltatzen du. Berriz ere, animalien irudiekin zeinuak nahasten dira, punto eta lerroekin.
Azkenik, eskuineko muturrean, eta azken multzoa baino pixka bat gorago, bobido-multzo bat dago, zeinu gainjarriekin.
“Grabatuen horma” horretaz gain, La Peña de Candamon beste leku batzuetan arte irudikapenak daude. Horrela, “mogote estaligmitikoa” deitutakoan bi zaldi buru eta orein eme bat agertzen dira, zeinu linealekin batera, elkarrekin edo bananduta. Ezponda estalagmitikoan, bestalde, trazu anizkoitzarekin grabatutako eta sienan margotutako zaldi bat dago, beltzez margotutako beste bi zeinurekin batera. Azkenik, “Gelatxoa” izenekoak, zaldi eta bobidoz margotutako irudikapen ikusgarriak ditu, ahuntzaren batekin batera, izaera eszenografiko nabarmena ematen dien esparru natural bilatu batean txertatua (horma-hobi estalagmitikoa).
Gela Nagusian dauden aurreko multzoez gain, “Zeinu gorrien gelak”, sarrerako galerian, puntu gorri batzuk eta lerro bertikal gutxi batzuk eta beste zeihar bat ditu. Horiekin multzoa osatuz, beste zeinu batzuk aurkitzen dira, horietako bat triangeluarra.
La Peña de Candamokoa labar-multzo konplexua da, Solutre eta Madeleine beheko eta erdiko aldietan (21.000 urtetik duela 13.000 urtera arte) egindako pinturen eta grabatuen ekarpenekin osatua.
Bibliografia
SubirCORCHÓN, S., GÁRATE, D., VALLADAS, H., PONS-BRANCHU, E., RIVERO, O., HERNANDO, C., ORTEGA, P. 2013.La cueva de La Peña (San Román, Candamo). Estudio integral del arte parietal paleolítico (2009-2012), Excavaciones Arqueológicas en Asturias 2007-2012. 15-26. Oviedo.
CORCHÓN, S., GÁRATE, D., RIVERO, O. (eds.). 2019. La Caverna de La Peña de Candamo (Asturias): 100 años después de su descubrimiento. Salamanca.
HERNÁNDEZ PACHECO, E. 1919. La caverna de La Peña de Candamo. Madrid: Comisión de Investigaciones Paleontológicas y Prehistóricas. Memoria nº 24.
MOURE ROMANILLO, A. 1981. Algunas consideraciones sobre el «Muro de los grabados» de San Román de Candamo (Asturias). Altamira Symposium (Madrid, 1979): 339-352. Madrid: Ministerio de Cultura.
RODRÍGUEZ ASENSIO, J. A. 2012. La Caverna de La Peña de Candamo. El Paleolítico Superior Cantábrico: Primera mesa redonda San Román de Candamo (Asturias), abril de 2007: 49-57. Santander.