Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. El Pendoko kobazuloa

El Pendoko kobazuloa

El Pendoko kobazuloaren sarrera

Ondasunaren identifikazioa

Subir

El Churi, Escobedo, Camargo, Kantabria

Sarbidea

CA-240an (zeinak N-611 eta N-623 lotzen dituen), Escobedo de Camargo herrian, errepide bat hartzen da El Churi auzorantz. Hor adierazten da kobaren sarrerarako norabidea; bertara iristen da beherazko errepide estu batetik.

Koordenatu geografikoak

UTM 30T 426230E / 4804520N – Z: 70

Deskribapena

Subir

Deskribapen topografikoa

Haitzuloak aho zabala du, hego-ekialdera begira, hustubide gisa funtzionatzen duen sakonune karstiko baten behealdean irekia. Bertatik beheranzko atari batean sartzen da, gela itzel batera ematen duena (80 m luze, 45 m zabal eta 20 m garai), eta bertan daude aztarnategi arkeologikoa eta labar-pinturen friso bat. Kobazuloa garapen motzeko galeria estu batean amaitzen da. Haitzuloak guztira 150 m-ko garapena du.

Aurkikuntzaren data

Aztarnategi arkeologikoa 1878an aurkitu zuen M. Sanz de Sautuolak, orduko Santanderko probintziak egindako historiaurreko esplorazioen barruan. Grabatuak 1907an ezagutu zituen H. Alcalde del Ríok; margoak, berriz, 1997an Á. Valle Gómezek, C. González Luquek eta J. M. Morlote Expósitok.

El Pendoko kobazuloa Pulse para ampliar

Ikerketa arkeologikoa

Aurkikuntzaren ondoren, El Pendoko kobazuloko aztarnategi garrantzitsua induskatu zuten hainbat ikertzailek XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran: J. Vilanova y Pierak, M. Sanz de Sautuolak, H. Obermaierrek, M. Shalcrassek, O. Cendrerok eta abarrek. 1907an, H. Alcalde del Ríok barrunbea arakatu zuen eta amaierako dibertikuluko grabatuak aurkitu zituen J. Carballok indusketa kanpaina batzuk egin zituen 1924 eta 1941 artean, batez ere, Historiaurre eta Arkeologia Museo Probintziala funtsez hornitzeko balio izan zutenak. 1953 eta 1957 artean, J. Martínez Santa Olallak hemen erregistratutako indusketa handienak egin zituen nazioarteko talde bat zuzendu zuen. Azkenik, 1994tik 1999ra, J. Sanguino Gonzálezek eta R. Montes Barquínek zuzendutako talde bat aritu zen aztarnategian lanean, horrela 1997an margoak aurkituz. Dokumentatuko okupazioak Erdi Paleolitiko, Goi Paleolitoko, Mesolitoko, Historiaurre berriko eta Erdi Aroko kronologiei dagozkie.

Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak

El Pendoko horma-artea kobako bi sektoretan banatzen da: gela handian eta barrunbearen atzealdean.

Horma-irudien gehiengoa gelaren atzealdean dagoen friso handi batean hedatzen da, non 24 animalia irudi dokumentatu diren (gehienak orein emeak; baita zaldi bat eta ahuntz bat ere) eta zenbait zeinu, guztiak gorriz margotuak. Estilistikoki oso multzo homogeneo da, arte paleolitikoaren garapenaren fase arkaiko batean koka daitekeena (20.000 B.P. inguru).

Azken konduktu estuan trazu sinple, fin eta bakarreko grabatuak dituen panel bat dago, Madeleine aldiko kronologiako hegazti bat eta koadrupedo bat irudikatzen dituena.

Bibliografia

Subir

GONZÁLEZ ECHEGARAY, J. et al. 1980. El yacimiento de la cueva de El Pendo (Excavaciones 1953-57). Madrid: Bibliotheca Praehistorica Hispana 17.

MONTES BARQUÍN, R. 2000. Actuaciones arqueológicas en la cueva de El Pendo (Escobedo de Camargo). En R. Ontañón Peredo (coord.): Actuaciones Arqueológicas en Cantabria 1984-1999: 253-258. Santander: Consejería de Cultura y Deporte del Gobierno de Cantabria.

MONTES BARQUÍN, R. y SANGUINO GONZÁLEZ, J. (dirs.) 2001. La cueva de El Pendo. Actuaciones arqueológicas 1994-2000. Santander: Consejería de Cultura, Turismo y Deporte del Gobierno de Cantabria, Ayuntamiento de Camargo, Parlamento de Cantabria.

ONTAÑÓN PEREDO, R. 2018. 10 Cuevas Patrimonio Mundial en Cantabria. Santander: Consejería de Educación, Cultura y Deporte - Gobierno de Cantabria / Asociación de Amigos del MUPAC.

Subir