Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. El Castilloko kobazuloa

El Castilloko kobazuloa

El Castilloko kobazuloa

Ondasunaren identifikazioa

Subir

Castillo mendia, Puente Viesgo, Kantabria

Sarbidea

Puente Viesgo herriaren erdigunetik (N-623 errepidean), herriko aparkaleku nagusiaren ondoan, Castillo mendira igotzen den errepidea hartzen da, aparkaleku-eremu batean amaitzen dena, eta handik oinez iristen da interpretazio- eta bisitariak hartzeko zentrora, kobaren aurrean.

Koordenatu geografikoak

UTM 30T 421800E / 4793925N – Z: 190

Deskribapena

Subir

Deskribapen topografikoa

Castillo mendia forma konikoko kareharrizko muino bat da, Cabuérnigako Ezkutuko mendilerroaren, kostaldeko lautada eta Kantabriako mendebaldeko barnealdeko haranak banatzen dituen eraketaren, ekialdeko mendi-adarra. Pas ibaiaren ezkerraldearen gainean dago, eta ibai-ibar zabal bat menderatzen du “Pas Behearen” hasieran, bai eta haran horretatik Besaya ibaiaren arrorako igarobide natural bat ere. Haitzuloaren topografia, funtsean, harpe handi batek eta barrualdeko gune batek osatzen dute. Haitzuloaren kanpoaldeko biserak behera egin zuen Pleistozenoan, eta blokeen erorketak maila arkeologikoetan izan zuen eragina; izan ere, haitzuloaren hondora mugatu da. Kobazuloa sarrerako gela handi batetik abiatuta egituratzen da, erdian bloke handi askatuak dituela. Hortik galeria nagusi bat abiatzen da, ipar-ekialderantz, eta korridore txikiagoak ditu. “Gela handiaren” antolaketa topografiko bereziak, halaber, labar-artearen banaketan paper garrantzitsua duten espazio zatitu, horma-hobi eta konduktu txiki ugari osatzen ditu. Bere luzera, guztira, 759 metrokoa da, -16 metroko desnibelarekin.

Aurkikuntzaren data

Kobazulo aztarnategi arkeologikoa eta labar-artea 1903an aurkitu zituen Hermilio Alcalde del Ríok.

El Castilloko kobazuloa Pulse para ampliar

Ikerketa arkeologikoa

H. Alcalde del Río jaunak leizean egindako esplorazioaren ondoren, aztarnategi arkeologikoaren indusketa intentsiboko lanak egin ziren 1910 eta 1914 artean. Institut de Paléontologie Humainek (Paris) ordaindu zituen eta H. Breuilek eta H. Obermaierrrek zuzendu zituzten. Atarian gutxi gorabehera 18 mko sakoneraraino induskatu zen. Lan hauen emaitza, Europako aztarnategi arkeologiko paleolitiko garrantzitsuenetako baten dokumentazioa izan zen, Behe Paleolitioko, Erdi Paleolitoko, Goi Paleolitoko, Azil adiko, Mesolitoko eta Historiaurre berriko mailak barne hartzen dituen sekuentzia zabal batekin. Hala ere, sekuentzia estratigrafiko handia eta berreskuratutako material ugariak ez ziren bere garaian argitaratu, L´ Anthropologieko aipamen txikiez haratago. Urte asko geroago, joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, V. Cabrera Valdések aztertu zuen lan horiek sortutako dokumentazio arkeologikoa, eta aztarnategi arkeologikoari buruzko lehen monografia handia argitaratu zuen. Gainera, 80ko hamarkadatik aurrera, ikertzaile horrek bertako indusketa-lanei ekin zien berriro, eta gaur egunera arte jarraitu dute, etenik gabe. El Castilloren arkeologia-erregistroa ezagutzeko beste ekarpen batzuk ere aipa daitezke, bereziki epe hurbilenari buruzkoak, J. González Echegarayk (1951) edo R. Ontañón Peredok (2000) egindakoak.

Adierazpen artistikoei dagokionez, El Castilloko leizea garai hartako Santanderreko probintziako leize apainduei buruzko H. Alcalde del Ríoren aztarlanean (1906) sartu zen, eta geroago aztertu zen Alcalde del Río beraren, H. Breuilen eta L. Sierraren Les Cavernes de la Région Cantabrique (1911) lan handian. 30eko hamarkadan, Paleontologia eta Historiarreko Ikerketen Batzordeak kobazulo honetako pinturak eta grabatuak aztertzeko eta erreproduzitzeko zenbait kanpaina garatu zituen, Vega del Sellako Kondearen zuzendaritzapean, F. Benítez Mellado izanik kalkoak eta kopiak egiteko arduraduna. 2004tik aurrera, M. Groenenek zuzendutako talde batek El Castillo kobazuloko horma-artearen berrikuspena egiten du.

Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak

El Castilloko kobazuloko horma-artea barrunbearen ibilbide osoan zehar dago eta munduko garrantzitsuenetako bat da. Espazio hipogeoaren barnean duen banaketan, zenbait eremu defini daitezke, non dekorazio nukleo ezberdinak eratzen dituztela diruditen irudikapen taldeak biltzen diren. Ohartarazi behar da, hala ere, kobazulo honetako labar-artearen inbentarioa ikerketa berriak egin ahala hazten ari dela

Sarrerako gela handiko gunerik sakonenean multzo handi bana daude: negatiboan dauden eskuak eta gorriz margotutako zeinu konplexuak, puntuazio serieei lotuta.

Galeria nagusiaren sarreran, estalagmita isolatu baten gainean zizelkatutako, grabatutako eta margotutako bisonte bat dago. Irudi honen ondoan puntuazioak daude, zeinu “konopial” gorri handi bat eta bi bisonte handi, ingerada marra beltzez margotuak; beste zeinu bat eta maskara posible bat beltzez ere, ondoko dibertikulu batean kokatzen dira.

Galeria horren sarreratik gertu, gainjartzen diren irudien panel bat dago: berrienak bisonte bikromoak dira, Altamirako “polikromoen” panelekoen oso antzekoak exekuzio-teknikan, eta tamaina handiko marra gorriko animalien beste irudikapen batzuei gainjartzen zaizkie; horien artean, bertikalean jarritako bisonte bat eta zaldi bat nabarmentzen dira.

El Castilloko kobazuloa Pulse para ampliar
El Castilloko kobazuloa Pulse para ampliar
El Castilloko kobazuloa Pulse para ampliar

Amaierako galeria: esku bat negatiboan, bobido buru txiki bat eta gorriz egindako puntuazio handi edo disko sorta luze bat, kolore bereko zeinu linealekin batera, zeinak galerian zehar tarteka dauden.

Kobazuloan, gainera, definizio zaileko beste irudikapen batzuk daude, azken galeriako balizko mamuta kasu. Marra ildaskatuarekin grabatutako orein eme multzo bat ere dokumentatu da goiko galerian. Bestalde, Paleolito ondorengo ziklo artistiko bati egotz dakizkiokeen giza figuratxo eskematikoak aurkitu dira.

Bibliografia

Subir

ALCALDE DEL RÍO, H., BREUIL, H., SIERRA, L. 1911. Les Cavernes de la Région Cantabrique (Espagne). Monaco: Impr. Veuve A. Chêne.

BREUIL, H., OBERMAIER, H. 1913. Fouilles de la Grotte du Castillo (Espagne). XIV Congrès International d’Anthropologie et d’Archéologie Préhistorique (Génève) I: 361-362.

BREUIL, H., OBERMAIER, H. 1914. Travaux en Espagne. Fouilles du Castillo à Puente Viesgo (Santander). (Rapports sur les travaux de l´année 1913). L'Anthropologie XXV: 233-234.

CABRERA, VALDÉS 1984. El yacimiento de la Cueva de El Castillo (Puente Viesgo, Santander). Madrid: Bibliotheca Praehistorica Hispana XXII.

CABRERA, VALDÉS 1993. Pasado y presente en la investigación del yacimiento de la Cueva del Castillo. Puente Viesgo, Cantabria. En MANGAS MANJARRÉS, J. y ALVAR EZQUERRA, J. (eds.): Homenaje a José Mª Blázquez I: 243-251. Madrid: Ed. Clásicas.

CABRERA VALDÉS, V., BISCHOFF, J. 1989. Accelerator 14C Dates for Early Upper Palaeolithic (Basal Aurignacian) at El Castillo Cave (Spain). Journal of Archaeological Science 16: 577-584.

CABRERA VALDÉS, V., LLORET MARTÍNEZ DE LA RIVA, M., BERNALDO DE QUIRÓS, F. 1996. Materias primas y formas líticas del Auriñaciense Arcaico de la Cueva del Castillo, Puente Viesgo, Cantabria. Espacio, Tiempo y Forma, Serie I, 9: 141-158.

CABRERA VALDÉS, V., PIKE-TAY, A., BERNALDO DE QUIRÓS, F. 2000. The beginnings of the Upper Palaeolithic in Cantabria (Spain): levels 18B and 18C of the Cueva del Castillo. Journal of Human Evolution 38, 3.

CABRERA VALDÉS, V., BERNALDO DE QUIRÓS, F. 2000. Excavaciones arqueológicas en la cueva de El Castillo (Puente Viesgo). En R. Ontañón (coord.): Actuaciones Arqueológicas en Cantabria 1984-1999: 23-34. Santander: Consejería de Cultura y Deporte del Gobierno de Cantabria.

GARRALDA BENAJES, M. D., TILLIER, A. M., VANDERMEERSCH, B., CABRERA VALDÉS, V., GAMBIER, D. 1992. Restes humains de l’Aurignacien archaique de la Cueva de El Castillo, Santander, Espagne. L’Anthropologie XXX/2: 159-164.

MOURE ROMANILLO, A., GONZÁLEZ SAINZ, C., BERNALDO DE QUIRÓS, F., CABRERA VALDÉS, V. 1996. Dataciones absolutas de pigmentos en cuevas cantábricas: Altamira, El Castillo, Chimeneas y Las Monedas. En A. Moure Romanillo (ed.): “El hombre fósil” 80 años después: 295-324. Santander: Universidad de Cantabria, Fundación Marcelino Botín, Institute for Prehistoric Investigations.

VALLADAS, H., CACHIER, H., MAURICE, P., BERNALDO DE QUIRÓS, F., CABRERA VALDÉS, V., UZQUIANO, P., ARNOLD, M. 1992. Direct radiocarbon dates for prehistoric paintings at the Altamira, El Castillo and Niaux caves. Nature 357, pp.68-70.

ONTAÑÓN PEREDO, R. 2000. Prehistoria reciente en la cueva del Castillo (Puente Viesgo, Cantabria). Sautuola VI (1999): 229-241 (R. Bohigas Roldán y C. Fernández Ibáñez (coord.) Estudios en Homenaje al profesor Dr. García Guinea. Santander: Gobierno de Cantabria. Consejería de Cultura y Deporte).

ONTAÑÓN PEREDO, R. 2018. 10 Cuevas Patrimonio Mundial en Cantabria. Santander: Consejería de Educación, Cultura y Deporte - Gobierno de Cantabria / Asociación de Amigos del MUPAC.

Subir