Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. Ekaingo kobazuloa

Ekaingo kobazuloa

Ekaingo kobazuloa

Ondasunaren identifikazioa

Subir

Deba, Gipuzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoa

Koordenatu geografikoak

UTM 30T 558903E / 4787485N Z: 90

Deskribapena

Subir

Deskribapen topografikoa

Ekaingo kobazuloa Ekaingo muinoaren ekialdeko hegalean dago, itsas mailatik 100 metrora, Debako udalerrian eta Zestoatik oso gertu. Kobazuloa labirinto nahasia da, eta 150 m inguruko distantzia du sarreratik barruraino.

Aurkikuntzaren data

1969an aurkitu zuten Antxieta Kultur Taldeko kideek. Hauek lehendabizikoz laginak atera zituzten, eta kobazuloa esploratu zuten, galeria estaltzen zuen luizi bat kendu ondoren. Berehala, kobazuloa itxi zuten.

Ekaingo kobazuloa Pulse para ampliar

Ikerketa arkeologikoa

J. M. de Barandiaranek eta J. Altunak haitzuloko labar artearen lehen azterketa egin zuten, eta aurkikuntzaren urte berean argitaratu zuten. Era berean, haitzuloaren sarrerako aztarnategi arkeologikoa induskatu zuten, 1969 eta 1975 arteko urteko hainbat kanpainatan zehar. Haitzuloan egindako lanetan beste historiaurrelari ospetsu batzuek parte hartu dute, hala nola J.M. Apellanizek eta J.M. Merinok.

2008an Ekainberri inauguratu zen, Ekaingo erreplika, jatorrizko haitzuloaren 600 m aurrerago, R. Sansonek egina J. Altuna eta K. Mariezkurrenaren zuzendaritzapean.

Ikerketa berrien ondorioz, ezagutzen ez diren irudi berri batzuk aurkitu dira, beste teknika batekin eginak: hormetako lokatz hezean grabatuak. B. Ochoak, M. Garcíak eta I. Vigiolak egindako ikerketa horiek pintura multzoaren eta grabatu horien artean koherentzia dagoela ondorioztatzen dute.

Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak

Ekaingo kobazuloan dago Kantauriko erlaitzeko labar-arte paleolitikoko multzo nagusietako bat. Ia etenik gabe apaindua bere ibilbide osoan zehar, galeria nagusiko santutegiaren eredua jarraitzen du, dibertikulu axial batekin edo batzuekin, berezitasun honekin: koba honetan galeria ezberdinen zatiak erabili direla, luzetara xamar doan lerro ideal bat eraikitzeko, bi dibertikulu axialekin.

Irudi kopurua 70 ingurukoa da, horietatik 59k animaliak argi eta garbi irudikatzen dituzte eta gainerakoak interpretazio zaileko zeinu edo irudiak dira. Irudiez gain, inprimatutako hatz markak ere aurkitu dituzte kobazuloko sektore batzuetan. Ikuspegi kuantitatibo batetik, irudikapenen erdiak baino gehiago zaldiei dagozkie. Horien atzetik bisonteak eta ahuntzak datoz, eta irudikatutako beste animalia batzuk dira oreinak, hartzak, arrainak, eta, seguru aski, errinozeroak.

Irudi gehienak margotuta daude eta beltzaren monokromia da nagusi, nahiz eta gorriz egindako irudikapenak eta bikromoak ere badauden. Era berean, grabatutako figurak (6) eta teknika mistoko beste batzuk agertzen dira.

Ekaingo kobazuloa Pulse para ampliar
Ekaingo kobazuloa Pulse para ampliar

Ekaingo Santutegiko pinturek hainbat egileren lanak dirudite, eta kalitateagatik eta kantitateagatik, esku paregabe bakarrari esleitutako zaldi-irudien multzoa nabarmentzen da, Altamirako bisonte polikromoekin pareka daitekeena.

Haitzuloko labar-irudikapenak bost multzotan sailkatu dira; II. multzoa da ugariena eta adierazgarriena, eta bi azpimultzotan banatzen da (A eta B).

I. multzoa – Auntzei- galeria nagusiaren lehen zatian eta lehen dibertikulu axialean banatutako 21 figuraz osatuta dago, eta horien artean daude zaldi protomo handi bat, bi zaldi, bi zerbido, izokin bat, lau ahuntz horietako bat etzanda-, bisonte baten bizkarraldea eta atzeko hankak, adar handidun bisonte zakar bat, zaldi silueta bikain bat eta lerro gurutzatuen eta gainjarrien ingurua duen bisontea. Gainontzekoak kolore beltzeko askotariko trazuak dira. Grabatutako zerbido bikotea kenduta, gainerako animaliak beltzez margotuta daude.

II. multzoak -Zaldei-, bi serietan banatuta dagoenak, 40 animalia irudikapen inguru ditu, baita izaera figuratiboa ez duten beste batzuk ere. II.A azpimultzoa “zaldi-panel handia” izenekoa da, eta santutegiko talde garrantzitsuena da. Horma atal oker bat da, hainbat irudi biltzen dituena. Masailezurraren behealdea eta atzeko hanka falta zaizkion orein eme batekin hasten da, horren azpian bisonte bat agertzen delarik. Honen gainean, silueta beltzezko bi bisonte bikromo, tindaketa gorriarekin, eta jarraian, bi zaldi bikromo. Ezkerrean zaldi protomo bat eta kanon bereziko bisonte osatu gabea. Aurrean, mendiko ahuntz baten silueta, eta azpian zaldi bat eta beste baten atzeko laurden bat. Horren azpian, beste zaldi bat, tinta lau beltzekoa, eta beste bat, beherago kokatua, inguru beltzeko siluetarekin eta tinta lau gorrian. Bere aurreko eta atzeko atalak egile ezberdinei esleitu zaizkie. Aurrean bururik gabeko zaldi bat dago silueta beltzean, eta azpian beste zaldi bat inguru beltzean eta kolore bereko tinta lauekin. Horren azpian, inguru beltzeko baina tinta laurik gabeko zaldi bat, eta, beherago, osatu gabe dagoen beste bat ikusten da.

II.B azpimultzoa panel handiaren aurreko hormari eta hark bide ematen dion dibertikulu axialari dagokio. Aurreko horman irudi hauek daude: inguru beltzeko bisontearen irudi osatugabea, xehetasun gutxiko bisontearen beste inguru bat, zaldi baten protomoa eta zaldi baten dortsala, silueta beltzeko zaldia eta honen azpian buru sinpleko zaldi osatugabea, zaldi osoa siluetan eta tinta lauetan, gorputza zati batean trazu arraroz betea, eta aurrean beste zaldi bat silueta beltzean, zaldi protomoa eta zaldi batekin identifikatzen den silueta bat.

Dibertikulu axialean, haren adarrean, bizkarralde margotu eta grabatua, eta adar eta kopeta grabatuak dituen bisonte baten irudikapena. Galeriaren amaieran hatz markak ikusten dira, eta dibertikulura sartzeko galeriatik gertu, identifikatzen zaila den tinta gorriko zaldi bat dago.

III. multzoa –Artzei- galeria nagusiko zabalgune bat da, non bi hartz arre irudikatu diren, bat handiagoa bururik gabe eta bestea txikiagoa, ezkerrean, buru eta guzti. Irudikapen eskematizatuak dira, aurreko irudikapenetatik erabat ezberdina den estilokoak.

Galeriaren atzealdean, IV. multzoa –Azkenaldei- zazpi zaldiko panel bat da, kanpoaldera begira, eta horietako bat posizio nabarmenean dago. Pisu moduan antolatuta daude eta panel handikoen antzeko ezaugarriak dituzte. Horietako bost, margotuta egoteaz gain, grabatuta daude. Lerro beltz ondulatu bat eta tinta lau gorriko zaldi protomo bat ditugu horiekin batera.

Errepertorioa, orein buru bat dirudienarekin ixten da, buztin gaineko hatzaz egindakoa. Honi, teknika berdinarekin, berriki aurkitu diren zaldien zenbait ingerada gehitu zaizkio, La Fontana izeneko sarrera batean eginak.

Bere atxikipen kronologikoari dagokionez, J. Altuna eta J. M. Villarrek, dirudienez, Madeleine aldiaren erdialdeko uneetako datazioaren alde egiten dute, multzoa Leroi-Gourhanen antzinako IV. estiloaren eta IV. estilo hurbilaren artean koka daitekeelako. Beste ikerketek, kronologia hau Madalein berantiarragoko uneetara arte irekitzen dute.

Bibliografia

Subir

APELLANIZ, J. M. 1982. El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos. Bilbao: Desclée de Brouwer.

ALTUNA, J. 1975. Lehen Euskal Herria. Guía Ilustrada de Prehistoria Vasca. Bilbao: Ed. Mensajero.

ALTUNA, J. 1983. Bases de subsistencia en los pobladores del yacimiento de Ekain a lo largo de su ocupación. Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía, Prehistoria-Arqueología 1: 33-42. San Sebastián: Eusko Ikaskuntza.

ALTUNA, J. 1997. Ekain y Altxerri. Dos santuarios paleolíticos en el País Vasco. San Sebastián: Haranburu Editor. ALTUNA, J., APELLANIZ, J. M. 1978. Las figuras rupestres paleolíticas de la cueva de Ekain. Munibe 30: 1-151. ALTUNA, J., APELLANIZ, J. M. 1989. Euskal Artearen Historia. Historiaurrea. San Sebastián: Ed. Kriselu.

ALTUNA, J., MERINO, J. M. 1984. El yacimiento prehistórico de la cueva de Ekain (Deba, Guipúzcoa). San Sebastián: Eusko Ikaskuntza.

BARANDIARAN, I. 1974. Representaciones de caballos en la cueva de Ekain. Estudios de Arqueología Alavesa 6: 47- 56.

BARANDIARAN, J. M. DE, ALTUNA, J. 1969. La cueva de Ekain y sus figuras rupestres. Munibe 21: 331-386.

BARANDIARAN, J. M. DE, ALTUNA, J. 1977. Excavaciones en Ekain (Memoria de las campañas 1969-1975). Munibe 29: 3-58.

GARCÍA-DÍEZ, M., OCHOA FRAILE, B., GARCÍA-DÍEZ, M. 2019. Coming back to Ekain (Deba, Gipuzkoa): a new Upper Palaeolithic graphic ensemble in the Erdibide Passage Retorno a Ekain (Deba, Gipuzkoa): un nuevo conjunto gráfico paleolítico en la galería Erdibide, Munibe 70: 65-71.

GONZÁLEZ SAINZ, C., CACHO TOCA, R., ALTUNA, J. 1999. Una nueva representación de bisonte en la cueva de Ekain (País Vasco). Munibe 51: 153-159.

MARIEZKURRENA, K. 2006. Cueva de Ekain (Deba, Gipuzkoa) Protección, Conservación, Difusión y Réplica. Munibe 57 T. III. Donostia-San Sebastián.

OCHOA FRAILE, B., VIGIOLA-TOÑA, I., GARCÍA-DÍEZ, M., GARRIDO-PIMENTEL, D. 2018. “Más que pinturas de caballos en la Cueva de Ekain (Deba, Gipuzkoa): los grabados digitales paleolíticos en Europa Occidental”. Trabajos de Prehistoria, Vol. 75, No. 1: 146-154.

ROUSSEAU, M. 1974. Darwin et les chevaux paléolithiques d’Ekain. Munibe 26: 53-56.

SANSON, R. 2006. La mise en oeuvre de la réplique d'Ekain et de sa scénographie. Munibe 57 T. III. Donostia-San Sebastián.

VV.AA. 2019. Ekain: Historiaurreko zaldien magia - La magia de los caballos de la Prehistoria. San Sebastián: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Subir