Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. Santimamiñeko kobazuloa

Santimamiñeko kobazuloa

Santimamiñeko kobazuloa

Ondasunaren identifikazioa

Subir

Kortezubi, Bizkaia, Euskal Autonomia Erkidegoa

Koordenatu geografikoak

UTM 30T 529550E 4799585N - Z: 150

Deskribanpena

Subir

Deskribapen topografikoa

Koba hori Ereñozar mendiaren beheko magalean zabaltzen da, itsas mailatik 150 metroko altueran. Santutegi sakona da, eta galeria nagusi bat du. Bertatik, sarreratik 50 metrora dagoen dibertikulu axial bat abiatzen da, eta bertan biltzen dira santutegiko irudikapen gehienak. Dibertikuluak sarrerako galeria edo aurreganbera txikia du, eta solairu irregularreko bukaerako gela, kolada estalagmitikoz osatua.

Aurkikuntzaren data

1916an aurkitu zuten, mutil batzuen jakin-minari esker. Haitzulora sartu ziren, eta sarreratik 60 metrora, alboko galeria goranzko eta estu batetik igo ziren, kobazuloko margo multzo nagusia dagoen ganberaraino iritsiz. Gaur egun, bertara iristea erraza da, horretarako prestatutako eskailera metaliko bat dagoelako. Irakasleei jakinarazi ondoren J. Guridi konpositoreari iritsi zitzaion albistea, eta hark Bizkaiko Foru Aldundiari jakinarazi zion. Erakunde horrek hartu zuen aurkikuntzaren ardura, eta haitzuloa itxi zuen, labar multzoan kalterik ez eragiteko.

Ikerketa arkeologikoa

Kobazuloak aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat du sarrerako gunean zenbait metroko potentziakoa, non Paleolito garaiko eta Historiaurre berriko estratuak dokumentatu diren. Aztarnategia eta haren labar-artea XX. mendeko bigarren eta hirugarren hamarkadetan arakatu zituen T. de Aranzadik, J.M. de Barandiaranek eta E. Egurenek osatutako ikerketa-talde aktiboak, zeinak Espainiako Gerra Zibilaren aurretik egindako azterketen emaitzak argitaratu baitzituen. Gerora, historiaurrelari askok berrikusi dute barrunbearen erregistro arkeologikoa, bereziki labar-artea. Azken horien artean aipatzekoa da, XX. mendeko 60. eta 80. hamarkadetan, J.M. Apellaniz, eta oraintsuago J.C. López Quintana.

Santimamiñeko kobazuloa Pulse para ampliar

Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak

Goian adierazitako bi esparruak irudiek eta amaitu gabeko trazuek estaltzen dituzte, eta guztira 50 inguru dira kobazuloko lanak. Horiek tamaina ertain edo txikikoak dira, ganberaren panel nagusiko bi bisonte handien salbuespenarekin. Irudi gehienak beltzez margotuak dira, grabatutakoak edo bi tekniketan egindako hamar bat izan ezik.

Ganberatik hasita, ezkerrean panel handia dago (IX. multzoa), amaitutako zazpi irudiz eta bisonte baten konkorra dirudien trazu kurbatu batez osatuta dagoena. Erdian zaldi baten irudia dago eta gainontzeko irudikapenak bisonteak dira.

Bigarren panela kobazuloaren sarreraren ezkerraldean dago. Hainbat bisonte osatu gabe, margotutako trazu solteak eta zeinu grabatuak ditu. Irudi nagusiak beltzez margotutako bi bisonte eta forma luze eta lerromakurreko grabatutako bisonte bat dira. Sabaian bisonte baten silueta beltza agertzen da, eta sarrerako kolada-gunean gaizki kontserbatutako zenbait irudi (zaldi bat, hartz bat, orein ar bat, ahuntz bat).

Aurrekoaren eskuinaldean beste panel bat dago, estalagmita-koladan apur bat histuta. Hiru irudi bertikal dira, bisonteak irudikatzen dituztela diruditenak, bi buruak aurrez aurre. Gainera, ganberan lerro uhinduak eta interpretazio zaileko trazuak, sabaira begira dagoen ahuntz txiki bat eta bisonte baten ingurua irudikatzen dira.

Aurreganberako hormetan daude kanon neurrigabeko zaldi bat eta bisonte bat aurreko gorputz-atalaren faltan, ezaugarri berdinak dituen beste baten aurrez aurre. Aurreko horman, kanon luzeko bisonte bat eta animalia-zirriborro bat agertzen dira.

Galeria nagusiaren inguruan, bi ahuntz irudikapen daude, dibertikulutik gertu, eta gainontzeko irudiak elkarrengandik urrun eta bananduta agertzen dira. Sarreratik 150 metro ingurura daude, eta galeriaren eskuineko paretan. “Pinturen gela berria” deitzen zaie, aurretik aipatutako ganbera zaharreko margoen aldean. Inguru honetan nabarmentzen dira profil estilizatu eta xehetasunez egindakoko ahuntz bat, bisonte profil bat eta beste bisonte bat eskuinaldean, neurri txikiko zaldi bat eta tamaina txikiko beste bistonte bat.

Santimamiñeko santutegia konplexua da, eta bertan egile askok lan egin zutela dirudi, batez ere ganbera zaharreko panel handiaren “maisua” nabarmenduz. Esku ezberdinak, erabili duten kanon homogeneoagatik erlazionatu ahal direla dirudi. Hala, pintura guztiak aldi berean eginak dirudite, agian luzea, baina gustu artistikoen aldaketa handirik egon ez zenean. Kronologikoki, Erdi-Goi Madeleine aldiari atxiki zaio.

Bibliografia

Subir

APELLANIZ, J. M. 1982. El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos. Bilbao: Desclée de Brouver APELLANIZ, J. M. 1969. La caverna de Santimamiñe. Bilbao: Diputación Foral de Vizcaya.

ALTUNA, J. 1975. Lehen Euskal Herria. Guía Ilustrada de Prehistoria Vasca. Bilbao: Ed. Mensajero.

ARANZADI, T., BARANDIARAN, J. M., EGUREN, E. 1925. Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) I: Figuras rupestres. Bilbao: Gráficas Grijelmo.

ARANZADI, T., BARANDIARAN, J. M., EGUREN, E. 1935. Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) III: Yacimientos azilienses y paleolíticos. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia

GARATE, D. 2017: Los primeros artistas de Bizkaia. Las cuevas decoradas durante el paleolítico. Kobie Anejos 15.

GOIKOETXEA, N. 1967. La cueva de Santimamiñe. Bilbao: Diputación Foral de Bizkaia.

GORROTXATEGI, X. 2000. Arte Paleolítico de Bizkaia. Anejo a Kobie nº 2.

HOYOS GÓMEZ, M. 1993. Procesos de alteración de soporte y pintura en diferentes cuevas con arte rupestre del Norte de España: Santimamiñe, Arenaza, Altamira y Llonín. La protección y conservación del arte rupestre paleolítico (Mesa Redonda hispano-francesa. Fundación Archivo de Indianos, Colombres, Asturias: 3-6 junio 1991): 51-74. Oviedo: Principado de Asturias.

Subir