Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. Lloningo kobazuloa

Lloningo kobazuloa

Lloningo kobazuloaren sarrera

Ondasunaren identifikazioa

Subir

La Molinuca, Peñamellera Alta, Asturiasko Printzerria

Sarbidea

AS-114 errepidetik, pista bidezko desbideraketa La Molinuca herrian.

Koordenatu geografikoak

UTM 30T 366650E / 4798200N – Z: 200

Deskribapena

Subir

Deskribapen topografikoa

Barrunbea Cares ibaiko ibaidar batek ezkerraldean zulatutako haitzarte estu batean irekitzen da, Cuera itsasertzeko mendilerroaren hegoaldeko isurialdearen zati den paisaia malkartsu batean.

Haitzuloak atondo zabal bat du, bizitzeko egokia den galeria altu batekin lotuta dagoena. Hegoaldetik, atondoak barnealdeko gela handiarekin lotzen du, beheranzko malda handian, eta bertan daude sedimentu-potentzia handiena eta labar-arteko elementu guztiak.

Lloningo kobazuloa Pulse para ampliar

Aurkikuntzaren data

Polifemo espeleologia-taldeak 1971n aurkitu zituen horma-irudiak kobazuloan.

Ikerketa arkeologikoa

Aurkikuntzaren urte beran, M. Berenguerrek Lloningo kobazuloko labar-artearen azterketari ekin zion. 1984an J. Forteak ikerketen ardura hartu zuen, eta 1998ra arte egin ditu lanak aztarnategi horretan. Honek M. de la Rasilla eta V. Rodriguezekin batera burutatutako indusketa sistematikoei esker, okupazio sekuentzia oso zabal bat ezarri ahal izan da, Erdi Paleolitotik Brontze Arora, epe hauetako teknokonplexuetatik igaroz: Gravette bukaerako aldia, Goi Solutre aldia, Madeleine arkaikoa eta Erdi eta Goi Madeleine aldia eta Azil aldia. Moustier aldiko mailak oso egitura antropiko interesgarriak ekarri zituen, animalia-hezurrez osatuak, otsoek eta lehoinabarrek garraiatu zituztenak, arrasto litikoei lotutako multzoetan kokatuak, elkarketen plangintza nabarmen eta nahita egindakoarekin.

Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak

Irudiak dituzten panelen jasotze planimetrikoen kanpaina ugariren ondoren, Kantaurialdeko historiaurreko artearen multzoan apartekoa den estazio honen erregistro oso bat dago.

Gainjartzeak aztertuz, ondoz ondoko bost fase ezarri dira aztarnategiko panel nagusian:

1. Bisonte gorria eta zeinu gorri ugari.

2. Zeinu beltz angeluzuzenak.

3. Inguru-trazu anitzeko eta modelatze anatomikorako ildaskatutako orein eme grabatuak.

4. Beltzez margotutako eta betetako bisonteak eta ahuntza, profil grabatuarekin.

5. Ahuntzez, zaldiaz eta bisonteaz osatutako multzoa fin grabatuta.

cueva de Llonín Pulse para ampliar

Azken bi fase horiek garaikideak izan litezke, ez baitira panelean gainjartzen.

Sarrerako panelean, tanponatze-teknikaren bidez egindako orein eme gorri bat ageri da.

Fase horien kronologia ezarri da estilo-paraleloen eta arkeologia-aztarnategiko leku guztietan dauden okupazio-faseen arabera. Horrela, 1. fasea Gravette aldikoa dela esaten da, 2. eta 3. faseak Goi Solutre aldiaren eta Behe Madeleine aldiaren arteko epekoa, 4. Fasea Erdi Madeleine aldikoa eta 5. Fasea Goi Madeleine aldikoa.

Bibliografia

Subir

BERENGUER ALONSO, M. 1979. El arte parietal prehistórico de la Cueva de Llonín (Peñamellera Alta), Asturias. Boletín del Instituto de Estudios Asturianos.

FORTEA PÉREZ, F. J., RASILLA VIVES, M. DE LA, RODRÍGUEZ OTERO, V. 1991. Sobre un rodete perforado magdaleniense de Llonín (Asturias). Archivo de Prehistoria Levantina XX: 95-108.

FORTEA PÉREZ, F. J., RASILLA VIVES, M. DE LA, RODRÍGUEZ OTERO, V. 1992. La Cueva de Llonín (Llonín, Peñamellera Alta). Campañas de 1987 a 1990. Excavaciones Arqueológicas en Asturias 1987-1990: 9-18.

FORTEA PÉREZ, F. J., RASILLA VIVES, M. DE LA, RODRÍGUEZ OTERO, V. 1995. La Cueva de Llonín (Llonín, Peñamellera Alta). Campañas de 1991 a 1994. Excavaciones Arqueológicas en Asturias 1991-1994: 33-43.

FORTEA PÉREZ, F. J., RASILLA VIVES, M. DE LA, RODRÍGUEZ OTERO, V. 1999. La Cueva de Llonín (Llonín, Peñamellera Alta). Campañas de 1995 a 1998. Excavaciones Arqueológicas en Asturias 1995-98: 59-68

FORTEA PÉREZ, F. J., RASILLA VIVES, M. DE LA, RODRÍGUEZ OTERO, V. 2004. L’art pariétal et la séquence archéologique paléolithique de la grotte de Llonín (Peñamellera Alta, Asturies, Espagne). Préhistoire, Art et Sociétés LIX: 7-29.

FORTEA PÉREZ, F. J., RASILLA VIVES, M. DE LA, RODRÍGUEZ OTERO, V. 2007. La Cueva de Llonín (Llonín, Peñamellera Alta). Campañas de 1999 a 2002. Excavaciones Arqueológicas en Asturias 1991999-2002; 77-86.

GÓMEZ TABANERA, J. M. 1979. La cueva de Llonín y su integración en el campo de la arqueología y del arte prehistórico. Boletín del Instituto de Estudios Asturianos 96-97: 423-444.

HOYOS GÓMEZ, M. 1993. Procesos de alteración de soporte y pintura en diferentes cuevas con arte rupestre del Norte de España: Santimamiñe, Arenaza, Altamira y Llonín. La protección y conservación del arte rupestre paleolítico (Mesa Redonda hispano-francesa, Fundación Archivo de Indianos, Colombres, Asturias: 3-6 junio 1991): 51-74. Oviedo: Principado de Asturias.

Subir