Ondasunaren identifikazioa
SubirArdines, Ribadesella, Asturiasko Printzerria
Sarbidea
Ribadesellatik, N-634 Gijonerako norabidean. Sella gaineko zubitik igaro ondoren, desbideraketa RS-2tik kobazuloraino.
Koordenatu geografikoak
UTM 30T 332525E / 4814300N – Z: 15
Deskribapena
SubirDeskribapen topografikoa
Kobazuloa Ardines mendigunean dago, gaur egun Sella ibaiaren bokalea den estuarioaren ezkerreko ertza menderatzen duen kareharrizko goragune txiki batean. Ardines mendigunea oso karstifikatuta dago, eta horrek, bere kokapen geografiko bikainarekin batera, bertan dauden Paleolitoko aztarnategien ugaritasuna azaltzen du.
750 metroko galeria handia, E-W orientaziokoa, alboko galeria eta dibertikulu ugari dituena, La Cuevonatik eta San Miguel ibaiaren haranetik sarrerak dituzten bi sistema karstiko elkartzearen emaitza. La Llosetarekin komunikatzen da tximinia zail baten bidez.
Aurkikuntzaren data
Ardines mendiguneko leizeetako batetik, “Pozu'l Ramu” bezala ezagutzen denetik, 1968ko apirilean espeleologo talde bat jeitsi zen, eta labar multzo aparta aurkitu zuen.
Ikerketa arkeologikoa
Haitzuloaren mendebaldeko ahoaren inguruan dagoen aztarnategi arkeologikoa 1970ean industu zuen M.A. García Guineak eta A. Moure Romanillok 1972-1975ean. Okupazio-sekuentziari dagokionez inola ere osoak ez diren indusketa horietatik ondorioztatzen da Madeleine aldiko okupazioa, hezur-industria aberatsarekin, arte higigarriarekin eta panel nagusiaren azpian dagoen jarduera artistikoaren testigantza ugarirekin. Ikerlari ugarik arreta jarri diote labar-artearen multzoari, eta horien artean aipatzekoak dira Moure Romanillo eta R. de Balbín Behrmann. Barrunbearen eduki artistikoen sistematizazioa Moure Romanillok egin du, lan ugaritan zehar. Azken urteetan, Balbín Behrmannek, J.J. Alcolea Gonzalezekin batera, motibo berrien hainbat aurkikuntza argitaratu ditu, eta horietatik ez dute denek adostasun zientifikoa lortu. Lan horiek sortutako bibliografia oparoa da (ik. behean).
Eduki artistikoak: pinturak, grabatuak
Tito Bustillo Kantauriar erlaitzeko bost labar-multzo paleolitiko garrantzitsuenen artean dago. Jarraian datorren deskribapena A. Moure Romanillok egindako edukien sistematizaziotik dator. Bertan, kobazuloa bi sektoretan banatu da, bi santutegi hipotetikori dagozkienak: mendebaldekoa eta ekialdekoa. Horietan biltzen dira paretetako irudikapenen 11 multzo definituak.
Mendebaldeko sektorea. Tito Bustillo kobazuloaren okupazioari lotua.
XI. multzoa. Jatorrizko sarreraren ondoko bizitokia da. Bobido gorri handi bat eroritako bloke batean, kanpoan grabatutako uro buru bat; hauei, beharbada, marra gorri batzuk, zeinu klabiforme bat eta bulba bat gehitzen zaizkie.
X. multzoa. Irudikapen polikromoen panel handia, grabatutako eta pintatutako gainjarritako irudikapenen sekuentzia estratigrafiko konplexuarekin. Zazpi zaldi ikusten dira, lau elur-orein, margotuak eta grabatuak, okre gorriko hondo baten gainean, zeinak trazu gorri eta beltzetan egindako aurreko irudikapenak ezkutatu zituen. Polikromoen gainean, trazu anitzeko grabatu ugari agertzen dira. Ondoko eremuetan, trazu beltzezko irudiak, zerbidoak, bisontea, uroa eta zaldia agertzen dira, baita oraindik aztertzeko dauden grabatuak ere.
IX. multzoa. Panel handiranzko galeriara eta haitzuloko galeria axial handira zabaltzen den bidegurutzeari dagokio. Zaldi bioleta handi bat agertzen da, zeinu angeluzuzen batekin eta zaldi, bobido eta elur-oreinen grabatuekin batera.
VIII. multzoa. “Zaldien galeria” bezala ezaguna, sarrera deserosoko dibertikulu batean dago. Hainbat panel ditu, zaldien, uro baten, zerbido baten eta hartz baten grabatutako irudiekin.
Ekialdeko sektorea. La Cuevonako okupazioari lotua, agian.
VII. multzoa. Dibertikulu batean, orein ar, ahuntz, eta zetazeoaren irudiekin grabatutako trazuak.
VI. multzoa. Bi panel aurrez aurre, bata marra bertikal gorriekin eta bestea zeinu grabatuekin eta gorriz egindako esku batekin.
V. multzoa. Bost panel orban gorriekin, lerroekin, esku batekin, tinta lau gorriko bisonte batekin eta balizko bulba batekin.
IV. multzoa. Lau panel ebakidura sinpleekin, puntuazio gorriekin eta zeinu laziforme, klabiforme eta parrillarenekin.
III. multzoa. “Bulben gelatxoa” deitua, eduki sexual femeninoko gorriz egindako zenbait irudikapen ditu, emakume soinaren bi estilizaziorekin batera.
II. multzoa. Lau panel zeinu linealekin, puntuazio gorriekin eta zirkulu grabatu batekin. Panel batean, bisonte bat, modelatze naturala aprobetxatuz, gorputzean puntuazio gorriak dituena.
I. multzoa. Hiru panel, orein arrekin, uroarekin, puntuazioekin, zeinu desberdinekin, zaldi batekin, ahuntz batekin eta bi urorekin, margotuta eta grabatuta.
Multzoen kronologiari buruz hainbat proposamen egin dira. Ekialdeko multzoak eta VII.a Behe-Erdi Madeleine aldikoak direla esan da. VIII. Multzoa, Goi Madeleine aldikoa. Panel handian Madeleine aldian zehar egindako irudikapenak leudeke (Moure eta Balbín). Hala ere, beste egile batzuek (Fortea) iraupen luzeko sekuentzia bat ikusi dute, Lloninen definitutakoaren parekoa, jarduera artistikoarekin Gravette alditik Goi Madeleine aldiraino.
Bibliografia
SubirBALBÍN BEHRMANN, R. DE, MOURE ROMANILLO, J. A. 1980. Pinturas y grabados de la cueva de Tito Bustillo (Asturias): Elconjunto I. Trabajos de Prehistoria 37: 365-382.
BALBÍN BEHRMANN, R. DE, MOURE ROMANILLO, J. A. 1981. Pinturas y grabados de la cueva de Tito Bustillo (Asturias): conjuntos II al VII. Boletín del Seminario de Estudios de Arte y Arqueología, XLVII: 5-43.
BALBÍN BEHRMANN, R. DE, MOURE ROMANILLO, J. A. 1983. El panel principal de la cueva de Tito Bustillo (Ribadesella, Asturias). Ars Praehistorica I: 47-96.
BALBÍN BEHRMANN, R. DE, 1989. L’art de la grotte de Tito Bustillo (Ribadesella, Espagne): une vision de synthèse. L’Anthropologie 93-2: 435-462.
BALBÍN BEHRMANN, R. DE, ALCOLEA GONZÁLEZ, J. J., GONZÁLEZ PEREDA, M. A. 2003. El macizo de Ardines, Ribadesella, España. Un lugar mayor del arte paleolítico europeo. El arte prehistórico desde los inicios del siglo. Primer Symposium Internacional de Arte prehistórico de Ribadesella: 91-152. Ayto. de Ribadesella.
BALBÍN BEHRMANN, R. DE, ALCOLEA GONZÁLEZ, J. J., GONZÁLEZ PEREDA, M. A. 2009. Documentación arqueológica en la cueva de Tito Bustillo (Ardines, Ribadesella): campañas de 2003 a 2007. Excavaciones Arqueológicas en Asturias 2003-2006. 411-420. Oviedo.
BELTRÁN, A., BERENGUER, M. 1969. L’art pariétal de la grotte de Tito Bustillo (Asturias). L’Anthropologie 73: 579- 586.
GARCÍA GUINEA, M. A. 1975. Primeros sondeos estratigráficos en la cueva de Tito Bustillo (Ribadesella, Asturias). Excavación de 1970. Santander: Patronato de las Cuevas prehistóricas de la Provincia de Santander.
JORDÁ, F., MALLO, M., PÉREZ, M. 1970. Les grottes du Pozo del Ramu et de La Lloseta et ses réprésentations rupestres paléolithiques. Bulletin de la Société Préhistorique de l’Ariège XXV.
MOURE ROMANILLO, J. A. 1975a. Excavaciones en la cueva de Tito Bustillo (Asturias). Campañas 1972-1974. Oviedo. Instituto de Estudios Asturianos.
MOURE ROMANILLO, J. A. 1975b. Datación arqueológica de las pinturas de Tito Bustillo (Ardines, Ribadesella, Asturias). Trabajos de Prehistoria, 32.
MOURE ROMANILLO, J. A., CANO HERRERA, M. 1976. Excavaciones en la cueva de Tito Bustillo (Asturias). Trabajos de 1975. Oviedo. Instituto de Estudios Asturianos.
MOURE ROMANILLO, J. A., CANO HERRERA, M. 1979. Tito Bustillo Cave (Asturias, Spain) and the Magdalenian of Cantabria. World Archaeology 10-3: 180-189.
MOURE ROMANILLO, J. A. 1980. Las pinturas y grabados de la cueva de Tito Bustillo. Significación cronológica de las representaciones de animales. Studia Archaeologica 61. Valladolid.
MOURE ROMANILLO, J. A. 1989. La caverne de Tito Bustillo (Asturies-Espagne). Le gisement paléolithique. L’Anthropologie 93-2: 407-434.
MOURE ROMANILLO, J. A. 1992. La cueva de Tito Bustillo. El arte y los cazadores del Paleolítico. Gijón. Trea.
NAVARRO GASCÓN, J. V., GÓMEZ GONZÁLEZ, M. L. 2003. Resultados analíticos obtenidos en el estudio de pigmentos y posibles materiales colorantes de las pinturas de la cueva de Tito Bustillo. El arte prehistórico desde los inicios del siglo XXI. Primer Symposium Internacional de Arte prehistórico de Ribadesella: 161-172. Ayto. de Ribadesella.
POLLEDO GONZÁLEZ, M. 2011. El arte paleolítico de Tito Bustillo. Cazadores y artistas en la cueva del Pozu´l Ramu. Pola de Siero. Ménsula Ediciones.