Ud está aquí:
  1. Kantauri Itsasoko labar-artea
  2. Kobazuloak
  3. El Pindal kobazuloa

El Pindal kobazuloa

El Pindal kobazuloa

Ondasunaren identifikazioa

Subir

Pimiango, Ribadedeva, Asturiasko Printzerria

Sarbidea

N-634tik El Peralen, desbideraketa RD-1etik Pimiangoraino. Tokiko errepidea Santu Medéren santutegiraino. Hortik, beheranzko bide batek barrunbearen sarreraraino eramaten du.

Koordenatu geografikoak

UTM 30T 375980E / 4806305N - Z: 20

Deskribapena

Subir

Deskribapen topografikoa

El Pindal kobazuloa Kantauri itsasoaren gainean dago, San Emeterio lurmuturraren ondoko itsaslabar batean. Kostaldeko paisaia hau, Tito Bustilloren kasuan bezala, haitzuloko biztanle paleolitikoek ikusi zutenaren oso desberdina da, orduan kostaldea kilometro batzuk iparralderago baitzegoen, azken glaziazioan gertatutako itsas erregresioaren ondorioz.

El Pindal kobazuloa Pulse para ampliar

Nahiko egitura sinplea du, eta galeria zuzen luze bat da, W-E ardatz baten gainean dagoena, guztira 475 metroko luzera hartzen duena, konbentzionalki bi sektoretan banatuak. Mendebaldera, sektore ezkutua, galeria estu batez osatua, elkarren segidako bi gelatan banatzen dena, erorketa-blokez beteta; ekialdera, galeria handia (jendeari irekia), honen hondotik, urte-sasoi zehatz batzuetan, errekatxo bat doana. Morfologiak egiturazko faktoreei erantzuten die, hala nola kareharrizko paketearen barruko hausturak eta estratifikazio planoak, zeintzuek eragin dituzten galeriaren lau planoak, okerduraren noranzkoa edo ekialderako beheranzko inklinazioa eta sektore ezkutuaren eta publikoaren arteko inflexioak. Horien gainean faktore geomorfologikoek eragiten dute, bereziki ur-korronteen higadura gorakorreko prozesuek. Hain zuzen ere, hurrenez hurren mendebalderantz aurreratzen diren hiru jariatze-uretako ibilguak joan dira ura hartzen: Santu Medé, La Llongar eta La Tronía dolinetatik datozen erreketakoak. Modu horretan, galeria bakar batean elkartzera iritsi dira kobazuloko bi sektoreak.

Aurkikuntzaren data

El Pindal kobazuloko aztarnategia 1908ko apirilean aurkitu zuen H. Alcalde del Ríok, eskualdeko historiaurreko ikerketaren aintzindarietako batek, honela, Asturiasen aurkitutako labar-arte paleolitikoa zuen lehen haitzuloa bihurtuz.

Ikerketa arkeologikoa

Alcalde del Río berak egin zuen barrunbearen lehen azterketa, eta Kantaurialdeko labar-arte paleolitikoari buruzko lehen sintesi lan handiaren parte izatera igaro zen. Alcaldek 1911n eman zuen inprimatzera, H. Breuil eta L. Sierrarekin batera. Ondorengo urteetan, Asturiasko historiaurrearen beste ikertzaile garrantzitsu batzuk labar-multzo garrantzitsu hau dokumentatzen aritu ziren, hala nola J. Fernández Menéndez 20. hamarkadan eta F. Jordá Cerdá eta M. Berenguer 50. hamarkadan. Haitzuloko labar-arteari buruz egindako azken ekarpenak R. de Balbín Behrmann eta J. Fortea Pérez bezalako ikertzaileei zor zaizkie.

Eduki artistikoak: pinturak. grabatuak

Bisita-ibilbidea ekialdetik mendebaldera doa, kobaren garapen naturalaren kontrako noranzkoan. Horren arabera, ikertzaileek irudikapen multzo desberdinak deskribatu dituzte kanpotik barrurantz, eta ezkerreko, edo hegoaldeko, hormako edukiak eskuineko, edo iparraldeko, hormakoetatik bereizi dituzte. Azken hau aurkakoa baino askoz egokiagoa da Paleolitoko artisten jardunerako, azalera zabalak, nahiko garbiak eta leunak eta bertikaltasun nabarmenekoak baititu. Ezkerreko horman, aldiz, plano okertuak eta pitzatuak nagusi dira, jarduera artistikoa nabarmen zailduz. Adierazpen artistikoak bost esparru ezberdinetan banatzen dira. Lehena, ahotik 120 metrora, galeria nagusiko ezker paretaren gainean. Sarreratik 240 metrora, eskuineko horman, 20 metro inguruko luzera duen panel handi bat dago, eta bertan biltzen dira koban ezagutzen diren irudikapen ia guztiak. Metro batzuk atzerago, elkarren artean oso gertu dauden bi horma-zati irudidunak daude. Panelik sakonena sarreratik 300 bat metrora dago, galeria nagusiaren gainean dagoen gela txiki batean.

Haitzuloaren labar-katalogoa ia hogeita hamar animalia-irudik osatzen dut (13 bisonte, 8 zaldi, 3 zerbido, 2 mamut, zehaztu gabeko beste koadrupedo batzuk eta arrain bat, ezagututako piztiarioaren artean), zeinu kopuru handia gehitzen zaielarik, beti gorriz margotuak, eta horien artean nabarmenenak klabiformeak edo mazo formako trazuak dira (latinetik clava, mazoa); puntuazioak, trazadura lineal bertikalak, begizta formakoak, adar formakoak, zeinu itxiak eta bestelakoak ere badaude. Guztira, berrogeita hamar irudikapen inguru daude, baina ez dago “behin betiko” eta zientikikoki adostutako inbentariorik.

El Pindal kobazuloa Pulse para ampliar

El Pindaleko artearen balorazio kronologikoa konplexua da, aurkikuntzatik gaurdaino hainbat proposamen ezberdin egin baitira. Haitzuloko lehen ikertzaileak, bereziki H. Breuil, kronologia luze baten aldekoak ziren, eta irudiak lau multzotan bildu zituzten, irudikapenen errealizazio tekniken eta estiloaren irizpideak uztartuz. Horrela, pintura gorriz osatutako multzo arkaiko bat, trazu tanponatuko pintura gorriz osatutako bigarren talde bat, pintura beltz multzo bat eta polikromia zantzuekin margotu eta grabatutako motibo multzo bat bereizten dira. Eskema horri jarraituz, kronologiak eman zituzten multzo horietako bakoitzarentzat, Aurignac alditik (35.000 B.P. inguruan) Madeleine aldiraino (16.000-10.000 B.P.). Horren arabera, Goi Paleolito osoan zehar egin zen lan artistikoa El Pindalen. Ondoren, A. Leroi-Gourhanek kontrako jarrera hartu zuen, multzoaren sinkronia bat planteatuz, bere Aintzinako IV. estiloan kokatzen duena, Erdi Madeleine aldiari dagokiona (14.000 B.P. inguru).

Proposamen berrienek aurreko disjuntiba errepikatzen dute El Pindaleko labar errepertorioaren diakronia edo sinkroniari dagokionez. J. Fortearen arabera, irudikapenak bi garaitan egin ziren, eta Leroi-Gourhanen III. eta IV. estiloko multzoak barne hartzen dituzte. Horri dagokionez, marra lineal gorri zabalez margotutako irudiak eta grabatu finez, gorriz margotuz eta modelatuz egindakoak bereizten dira, eta kobazuloan dagoen gainjartze kasu bakarrean-orein eme gaineko bisonte handia-, seguru asko lehenengoak baino beranduagokoak izango ziren. Horrela, kobazuloaren dekorazioaren azken emaitza okupatzaileek milaka urtez egindako jardueraren emaitza litzateke, eta horrek erdiko panel handiaren konposizio-konplexutasuna ekarriko luke. Kontrako posizioan, Balbinek eta Alcoleak, horma-arte multzoaren azken berrikuspena egin dutenek, Leroi-Gourhanen interpretazio-ildoa jarraitzen dute, multzo osoaren homogeneotasun erlatibo bat planteatuz, Madeleine aldiaren erdiko eta aurreratutako faseetan gauzatuko litzatekeena.

Bibliografia

Subir

ALCALDE DEL RÍO, H., BREUIL, H., SIERRA, L. 1911. Les Cavernes de la Région Cantabrique (Espagne). Monaco: Imp. Veuve A. Chêne.

BALBÍN BEHRMANN, R. DE, ALCOLEA GONZÁLEZ, J. J., GONZÁLEZ PEREDA, M. A. 1999. Une vision nouvelle de la Grotte de El Pindal, Pimiango, Ribadedeva, Asturias. L’Anthropologie 103: 51-92.

FORTEA PÉREZ, F. J. 2000. El Pindal, vision nouvelle ou fiction?. Préhistoire Ariégeoise LV: 35-62.

GONZÁLEZ-PUMARIEGA SOLíS, M. 2011. La cueva de El Pindal, 1911-2011. Estudio de su arte rupestre cien años después de Les cavernes de la región cantabrique. Pola de Siero: Ménsula ediciones.

JORDÁ CERDÁ, F., BERENGUER ALONSO, M. 1954. La cueva de El Pindal (Asturias): nuevas aportaciones. Boletín del Instituto de Estudios Asturianos XXIII: 337-364.

Subir